Xabat-Xela eta Txapeitarrak. Horiek izango dira 2025eko. Zestoako Txokoko Pilota Txapelketaren finalaren protagonistak. Datorren ostiralean, uztailaren 4an, 19:00etan hasiko da txapelketaren azken emaitza emango duen jaialdi erabakiorra Gurutzeaga pilotalekuko txokoan, eta Oier-Kix eta Xora-Andu bikoteek kontsolazio finala jokatuko dute final nagusiaren aurretik.
Atzo arratsean jokatu zituzten bi finalaurrekoak ikuslez bete zen Gurutzeaga frontoian. Lehendabizikoan, Xabatek eta Xelak 30-21 hartu zituzten mendean Xora eta Andu; eta bigarren finalaurrekoan, 30-18 irabazi zieten Txapeitarrek Oierri eta Kixkurrari.