Zuzendaria hautatzeko prozesua martxan jarri du Zestoako Musika Bandak

Mailo Oiarzabal 2025ko uzt. 1a, 09:55

Zestoako Musika Banda joan den ostiralean, soinu banden kontzertuan, BeƱat Etxaberen zuzendaritzapean. (Andoni Elduaien)

Kepa Martinez de Albenizek utzitako postua behin betiko bete nahi du bandak, eta horretarako interesa duenak uztailaren 21era arteko epea du curriculuma bandari helarazteko.

Zestoako Musika Banda zuzendari bila dabil. Hamasei urtez banda gidatzen aritu ondoren, duela urtebete utzi zuen postu hori Kepa Martinez de Albenizek. Harrezkero, Beñat Etxabe bandakidea izan da bitarteko zuzendaria; eta, orain, zuzendari postua behin betiko betetzeko hautaketa prozesua ireki du Zestoako Musika Bandak.

Horrela, bandako zuzendari postua bereganatzeko interesa dutenek uztailaren 21era arteko epea dute. beren curriculuma aurkezteko; zestoakomusikabanda@gmail.com helbide elektronikora bidali behar dira curriculumak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide