Arroabeko Udaberriko V. Argazki Rallyaren sari banaketa ekitaldia egin zuten ostiralean. Ekainaren 16an erabaki zituzten lehiaketaren irabazleak, epaimahiak bidalitako puntuazioak kontuan izanda. Epaile lanetan, Ivan Rodriguez Zumaiako Distira argazki elkarteko kidea, Idoia Eletxigerra Bilboko Photobat argazki elkarteko kidea eta Juan Carlos Martin Ordiziako (Gipuzkoa) Ortzadar elkarteko kidea aritu ziren, eta Maria Roa, berriz, idazkari lanetan. Honako hauek izan dira aurtengo irabazleak:
16 urtetik beherakoak:
- 1. bilduma onena: Nahia Dolmeña.
- 2. bilduma onena: Irati Iribar.
- 3. bilduma onena: Markel Gallego.
- Argazkirik dibertigarriena: Nara Merino.
16 urtetik gorakoak:
- 1. bilduma onena: Maider Cachon.
- 2. bilduma onena: Sonia Alvarez.
- 3. bilduma onena: Josuna Larrañaga.
- Argazkirik artistikoena: Maider Cachon.
Arroabearen herri botoa:
- 16 urtetik beherakoetan: Nahia Dolmeña.
- 16 urtetik gorakoetan: Maider Cachon.
Nahia Dolmeñak eta Maider Cachonek ezin izan zuten bertaratu sari banaketa ekitaldira, eta haien ordez, Edurne Cachonek jaso zituen sariak.