Zestoako Udal Musika Bandak filmetako soinu banden kontzertua eskaini zuen atzo, ostirala, Euskal Herria plazan. Zestoako Udal Musika Bandaren udako hitzordu berezienetako bat izan ohi da soinu banden emanaldia, eta hutsik egin gabe, herritarrek bete egin zuten plaza.
22:30ean hasi zen emanaldia, eta besteak beste, honako film hauen abestiak taularatu zituzten: Highlights from Grease, Stargate, Disney at the Oscars, Spirit: Stallion of the Cimarron, Selection from The Greatest Showman, COCO, Avengers: Endgame eta Encanto.