Gaur jokatuko dituzte Txokoko txapelketaren finalaurreko partidak

Aitziber Arzallus 2025eko ekainaren 30a

Txokoko txapeketaren jardunaldi bat. (Oier Arregi)

Txapelketa hasi zuten hamalau bikoteetatik lau onenek lortu dute fase horretara sartzea. Gaur 18:30ean jokatuko dituzte finalaurreko partidak; finala, berriz, uztailaren 4an. 

Aurrera doa Txokoko pilota txapelketa, eta hain zuzen ere, gaur, astelehena, ekingo diote finalaurreko faseari. Txapelketa hasi zuten hamalau bikoteetatik lau onenek lortu dute fase horretara sartzea. 18:30ean hasita, lehen partidan, B multzoko lehen postua eskuratu duten Xabat-Xela bikoteak A multzoko bigarren sailkatuen aurka jokatuko du, Xora eta Anduren kontra alegia. Bigarren finalaurrekoa, berriz, A multzoko lehen sailkatuak izan diren Julen eta Manex txapeitar anaiek jokatu dute B multzoan bigarren gelditu diren Oier eta Kix bikotearen aurka.

Final handia uztailaren 4an jokatuko dute, baita hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida ere, 18:30ean hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide