Filmen soinu banden kontzertua eskainiko du Zestoako Udal Musika Bandak

Ane Olaizola 2025eko ekainaren 25a

Soinu banden kontzertua Zestoan, artxiboko irudi batean.

Ostiralean izango da kontzertua, 22:30ean, Euskal Herria plazan, eta askotariko piezak eskainiko dituzte musikariek. 

Zestoako Udal Musika Bandak filmetako musika banden kontzertua eskainiko du beste uda batez, eta aurtengo hitzordua datorren ostiralean izango da. 22:30ean hasiko da emanaldia Euskal Herria plazan, eta honako film hauen abestiak taularatuko dituzte: Highlights from Grease, Stargate, Disney at the Oscars, Spirit: Stallion of the Cimarron, Selection from The Greatest Showman, COCO, Avengers: Endgame eta Encanto.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide