Antzerkia nagusi izango da Zestoan ekainaren 24tik 28ra arte. Bihar hasiko da aurtengo Antzerki Astea, eta asteartetik larunbatera, egunero izango da antzerkiaz gozatzeko parada Caravan Parken.
Highlanderra antzezlana emango du Eromen Produkzioak-ek lehen egunean (20:30), etxeko taldeak aurten aurkeztuko dituen lau lanetatik lehena; hiru obra taularatuko ditu helduen taldeak, eta bat antzerki eskolako gaztetxoenak. Zestoako antzerkizaleen lanaz gain, beste bi obra ikusteko aukera izango da Caravan Parken: Kamikaz kolektiboaren Renata, ekainaren 27an; eta Hika Teatroaren Atearen beste aldean ekainaren 28an, azken egunean.
Turismo Bulegoan nahiz online – Entradium webgunean– eskura daitezke Zestoako Antzerki Asterako sarrerak, baina saio gehienetarakoak agortuta daude.
Egitaraua
Hona hemen, 2025eko Zestoako Antzerki Astearen egitaraua:
Bihar, asteartea
- 20:30. Highlanderra antzezlana aurkeztuko du Eromen produkzioakek, Caravan Parken.
Etzi, asteazkena
- 20:30. Senza un perché lana plazaratuko du Eromen produkzioakek, Caravan Parken.
Ekainak 26, osteguna
- 20:30. Burugabeak antzezlana plazaratuko du Eromen produkzioakek, Caravan Parken.
Ekainak 27, ostirala
- 20:30. Renata lana taularatuko du Kamikaz kolektiboak, Caravan Parken.
Ekainak 28, larunbata
- 17:30. Hiru istorio eta makina bat lana plazaratuko du Eromen gazte taldeak, Caravan Parken.
- Ondoren, Atearen beste aldean antzezlana plazaratuko du Hika Teatroak, Caravan Parken.