San Joan suak zaharrak bota eta berriak ekartzeko balio duela dio esamoldeak, bada, filosofia horrekin bat eginez, Arroabeko herritarrek behar ez dituzten gauzak jarriko dituzte salgai edo trukerako etzi, igandea, 11:30etik aurrera.
Bigarren eskuko azokaren ostean, herriko zumba taldeak dantza egingo du.