Ikasturteari amaiera eman eta udako oporrei ongi-etorria egin diote gaur arratsaldean, ostiralean, Arroabean, garaiari dagokion eguzkiak lagunduta.
Sakulupe guraso elkarteak antolatutako ikasturte amaierako festan, puzgarrietan saltoka aritu dira umeak 15:00etatik aurrera, eta txokolatea hartzeko atsedena ere egin dute. Beroari aurre egiteko, gainera, apar festa izan dute, eta gozatu ederra hartu dute haurrek.