Zestoan adinekoen eta bakarrik bizi diren pertsonen beharrak asetzeko lan egiten duen 3Z taldeak kartoiarekin egindako eskulanen erakusketa antolatu du. Atzo ireki zuten, eta gaur ere ikusgai izango da, 18:00etatik 20:00etara, Alonderoko aretoan.
3Z taldeak antolatuta eta Lurdes Unanueren gidaritzapean, kartoizko eskulanak egiten ikasteko tailerrak egin dituzte herrian urtean zehar eta, hain zuzen, tailer horietan landutako piezak erakutsiko dituzte Alonderon. Hamabost herritar inguruk ondutako artelan ikusgarriek osatzen dute erakusketa.