Ostiral honetan amaituko da uztailaren 5etik 6ra Lastuko aterpetxera joateko irteeran izena emateko epea. Zestoako gazteek Agiro mendi klubeko kideekin elkarlanean antolatu dute irteera hau, eta DBHko ikasleei dago zuzenduta.
Interesa duenak Gaztelekuan eman beharko du izena, eta 30 euro ordaindu. Bestalde, pertsona zaurgarriek doan joateko aukera izango dute.
Larunbatean, uztailak 5, autobusez joango dira Zestoatik Zumaiara, trenez Zumaiatik Debara eta, azkenik, handik oinez Lasturrera. Igandean, berriz, oinez egingo dute Lasturtik Zestoarako bidea.