Ekainaren 30etik aurrera udako ordutegia izango du Zestoako udal liburutegiak

Maddi Txintxurreta 2025ko eka. 23a, 08:35

Zestoako udal liburutegia.

Ekainaren 30etik uztailaren 18ra bitartean, 09:00etatik 13:00era eta 16:30etik 18:30era irekiko dute udal liburutegia.

Zestoako Udalak jakinarazi duenez, herriko udal liburutegiak udako ordutegia izango du hurrengo astetik aurrera. Hala, ekainaren 30etik uztailaren 18ra bitartean 09:00etatik 13:00era eta 16:30etik 18:30era egongo da irekita.

Uztailaren 21etik 30era goizez bakarrik irekiko dute udal liburutegia, 09:00etatik 15:00etara. Aldiz, uztailaren 31tik abuztuaren 31ra bitartean itxita egongo da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide