Asfaltatze lanak egingo dituzte bihar Narrondon

Maddi Txintxurreta 2025ko eka. 19a, 09:02

Asfaltatze lanak egingo dituztela iragartzen duen seinalea, Narrondon. (M. Txintxurreta)

Goizean goiz hasi eta iluntzera arte ariko dira asfaltatze lanetan. Lanek ez dute eraginik izango N-634 errepidean, baina Narrondo 2, 3 eta 4 zenbakiak plazarekin lotzen dituen bidean ezingo dira kotxeak sartu.

Bihar, ostirala, 06:00etan hasi eta ilundu arte, asfaltatze lanak egingo dituzte Narrondo auzoko zenbait gunetan. Fresatze lanetan hasiko dira goizean goiz eta, ondoren, asfaltoa botako dute. Obra egunean bertan amaituko dutela aurreikusten du Zestoako Udalak.

Lanek ez dute eraginik izango N-634 errepidean, baina bai auzoko plazan eta Narrondo 2, 3 eta 4 zenbakietako etxebizitzak plazarekin lotzen dituen bidean. Bide horretatik oinez igotzeko aukera egongo da, baina ezingo da kotxerik pasatu 09:00etatik 19:00etara bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide