'Arrastoan. Laponia 1974-2018' dokumentala aurkeztuko dute bihar Arroabean

Mailo Oiarzabal 2025ko eka. 18a, 11:49

Josu Iztueta. (EITB)

Josu Iztuetak eta Iker Iriartek parte hartuko dute Euskal Herritik Laponiara egindako bi espedizioen gaineko filmaren osteko solasaldian. Elkargunean izango da.

Arrastoan. Laponia 1974-2018 dokumentala ikusteko eta filmaren bi protagonisten azalpenak entzuteko aukera izango da bihar arratsaldean Arroabeko Elkargunean.

1974ean, sei tolosarrek (Gipuzkoa) espedizioa egin zuten Laponiara, ehun bat kilometroko eski zeharkaldia osatzeko; eta 45 urte geroago, Tolosaldeko beste lau lagunek errepikatu zuten esperientzia, 1974ko aitzindarien arrastoari jarraituz. Bi espedizio horien ingurukoak jasota daude Pablo Dendaluze zuzendariaren 2019ko Arrastoan. Laponia 1974-2018 dokumentalean. Josu Iztueta, bi espedizioetako partaidea, eta 2018koan parte hartu zuen Iker Iriarte izango dira bihar Arroabean, dokumentala aurkezteko eta ondorengo solasaldian parte hartzeko.

Ezkaizto auzo elkarteak antolatu du osteguneko emanaldia eta 18:30ean hasiko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide