Zestoan adinekoen eta bakarrik bizi diren pertsonen beharrak asetzeko lan egiten duen 3Z taldeak kartoiarekin egindako eskulanen erakusketa antolatu du. Bihar eta etzi jarriko dute ikusgai, 18:00etatik 20:00etara, Alonderoko aretoan.
3Z taldeak antolatuta eta Lurdes Unanueren gidaritzapean, kartoizko eskulanak egiten ikasteko tailerrak egin dituzte herrian urtean zehar eta, hain zuzen, tailer horietan landutako piezak erakutsiko dituzte Alonderon.