'Bakardade ez hautatutik zahartzaro aktiborako bidea' hitzaldirako izen ematea bihar itxiko dute

Mailo Oiarzabal 2025ko eka. 10a, 12:12

Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruko irteera bat. (Zestoako Udala)

Ekainaren 16an emango dute Alonderon (18:30), Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan, baina parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena.

Bakardade ez hautatutik zahartzaro aktiborarako bidea izeneko hitzaldia emango dute datorren astelehenean, ekainaren 16an, Alonderoko aretoan. 18:30ean hasiko da solasaldia, eta 20:00etarako bukatzea aurreikusi dute.

Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan antolatu dute hilaren 16ko hitzordu hori, eta joateko asmoa duten guztiek aurrez eman behar dute izena, kiroldegiko harreran. Hain zuzen ere, bihar, ekainaren 11n, itxiko dute izen ematea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide