Hilaren 17an egingo dute Kirol eta Uda Gazte udalekuetako haurren gurasoen bilera

Mailo Oiarzabal 2025eko ekainaren 11

Zestoako udalekuen artxiboko irudia. (Zestoako Udala)

Bilera bakarrean elkartuko dituzte bi udalekuetan izena eman dutenen arduradunak, Alonderon, 19:00etan.

Datorren asteartean, ekainaren 17an, egingo dute Zestoako Kirol zein Uda Gazte udalekuetan izena eman duten haurren gurasoei zuzendutako informazio bilera. Alonderoko aretoan izango da, 19:00etan.

Bilera bakarrean ellkartuko dituzte bi udalekuetako haurren arduradunak, eta bi egitasmoen gaineko xehetasunek berri emango dute Gazteriako ordezkariek: udalekuen egutegia eta ordutegia, taldekatzeak zein plangintzaren nondik norakoak azalduko dituzte bileran.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide