Ekain guraso elkarteak horma irudia margotuko du parkearen ondoko horma batean

Julene Frantzesena 2025ko eka. 10a, 11:04

Irudia egingo duten horma. (Danbolin)

Euskararen aldeko mezua duen irudi bat egingo dute, Garazi Larrañagak diseinatutakoa. Bihar eta etzi 16:30etik aurrera egingo dituzte margoketa lanak, eta nahi duten herritarrek horretan parte hartzeko aukera izango dute.

Zestoako Ekain guraso elkarteak horma irudi bat margotuko du bihar eta etzi, herriguneko parkearen eta kultur etxearen ondoko horma batean. Euskararen aldeko mezua duen irudi bat egingo dute. Bi egun horietan 16:30ean hasiko dituzte margoketa lanak, eta herritarrei horretan laguntzeko deia egin die.

Horma irudiaren diseinua Garazi Larrañagak egin du, eta harena izango da margonala egitearen ardura. Dena den, herritarrek margotzen laguntzeko aukera izango dute. Margoketan parte hartu nahi dutenek arropak zaharrak jantzita eta norbere pintzelarekin joan beharko dute hitzorduetara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide