Ikasturtea bukatzen ari da, baita Zestoako Ertxiña musika eskolan ere, eta urtero legez, kontzertu batean erakutsiko dituzte ikasleek azken hilabeteetan ikasitakoak.
Gaur arratsalderako egin dute hitzordua. 18:00etan hasiko da, hain zuzen, Ertxiñakoen 2024-2025 ikasturte amaierako jaialdia. Eta, aurrekoetan ez bezala, aurten musika eskolan bertan egingo dute emanaldia, Kultur Etxean duten egoitzan.