Naroa Agirreren Bitxiloreak azpitxapeldun gelditu dira Etxeko Memoriala Bertso Pilota txapelketan

Aitziber Arzallus 2025ko eka. 8a, 16:15

Gaur eguerdian jokatu dituzte Etxeko Memoriala Bertso Pilota Txapelketaren finalak Zestoako pilotalekuan. Naroa Agirrek 13-18 galdu du Leire Oskozen kontrako buruz burukoa, eta arroarraren Bitxiloreek bigarren partida irabazi egin duten arren, azpitxapeldun gelditu dira tanteoagatik.

Gaur eguerdian jokatu dituzte Etxeko Memoriala Bertso Pilota Txapelketaren finalak Zestoako pilotalekuan. Alde batetik, Naroa Agirre arroarrak, Leire Galdeanok, Iera Iturriagak eta Sebastian Lizasok osatutako Bitxiloreak taldea aritu da; eta bestetik Leire Oskozek, Amaia Arrastiak, Ainhoa Ruiz de Infantek eta Anjel Mari Peñagarikanok eratutako Mitxoletak taldea. Lehia oso estua izan da, eta tanto bakar batengatik, Mitxoletentzat izan da txapela.

Lehen partidan, Naroa Agirre erta Leire Oskoz aritu dira buruz buru. Arroarrak markagailuan aurrea hartzea lortu badu ere, Oskozek behetik gora egiten du, 13. tantoan berdintze lortu du, eta handik aurrera baita aurrea hartzea ere. Azkenean, 13-18 irabazi du Oskozek. Bigarren partidan, binaka aritu dira, alde batetik Leire Galdeano eta Iera Iturriaga, eta bestetik Amaia Arrastia eta Ainhoa Ruiz de Infante. Gorriak, alegia Bitxiloreak, nagusi izan dira partida guztian eta 22-18 irabaztea lortu dute.

Partida bana irabazita, baina, tanteoa hartu behar izan dute kontuan, eta hor Mitxoletak izan dira nagusi tanto bakar batengatik. Partidak jokatzen ari ziren bitartean, atsedenaldietan, Anjel Mari Peñagarikanoren eta Xebastian Lizasoren aholkuak entzuteko aukera izan dute pilotariek, eta giro ederra sortu da frontoian, jendea mordoa batu baita harmailetan. Bi partidak jokatu ostean, Mikel Arregi Zestoako alkateak eta Gloria Agirre Txikita de Aizarna-k banatu dituzte sariak. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide