GALen biktimei buruzko erakusketa prestatuko du Gogorak, Monbar hoteleko atentatuaren 40. urtemugaren harira

Julene Frantzesena 2025ko eka. 5a, 09:53

Baionako Monbar hotelaren ataria, GALek atentatua egin ostean, 1985ean. (EITB)

Ipar Euskal Herrian errefuxiatuta zeuden ETAko lau lagun hil zituzten mertzenario batzuek 1985ko irailean; tartean, Xabin Etxaide zestoarra. Hilketa haien 40. urtemuga dela eta, Gogora memoriaren euskal institutuak GALen biktimei eskainitako erakusketa zabalduko du udazkenean.

Xabin Etxaide zestoarra hil zen Baionako Monbar hoteleko atentatuaren 40. urtemuga izango da datorren irailaren 25ean, eta Gogora memoriaren euskal institutuak GALen biktimei eskainitako erakusketa zabalduko du udazkenean.

Atentatu hartan Ipar Euskal Herrian errefuxiatuta zeuden ETAko lau lagun hil zituzten: Etxaidez gain, Agustin Irazustabarrena, Inaxio Asteasuinzarra eta Jose Mari Etxaniz. Hilketa haiek jazo zirenetik 40 urtera, aurtengo udazkenerako, GALen biktimei buruzko erakusketa monografikoa prestatuko du Gogorak. Bestalde, GALen ibilbideari buruzko mahai inguru bat ere egingo dutela aurreratu dute.

Marseillako (Frantzia) mafiarekin lotura zuten mertzenarioek egin zuten Monbar hoteleko atentatua, GALen aginduz. Mertzenario haietako bi atxilotu egin zituzten, eta epaiketan aitortu zuten Jose Amedo poliziak kontratatu zituela atentatua gauzatzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide