Umeen Eguneko dantzaurreko entseguak hasi dituzte Zestoan

Nerea Uranga 2025eko ekainaren 4a

Dantzaurrearen atzoko entsegua. (Zestoako Udala)

Zestoako amabirjinetako Umeen Egunerako dantzaurrea eta zahagi dantza prestatzen hasi dira hirugarren zikloko ikasleak. Bihar, osteguna, egingo dute bigarren ensegua 2013an eta 2014an jaiotako haurrek.

Irailean, Zestoako amabirjinetako Umeen Egunean, ohitura bilakatu da LH5 eta LH6 mailetako ikasleek dantzaurrea eta zahagi dantza egitea. Aurtengoan, 2013an eta 2014an jaiotako haurrei egokituko zaie emanaldi horretan parte hartzea. Iraileko lehen ostiralean, irailaren 5ean, ospatuko da aurten Umeen Eguna.

Lehen entsegua atzo asteartea egin zuten, eta hurrengoa bihar osteguna izango da, 15:30ean Idiazpiko dantzako lokalean.

Antolatzaileek azaldu dute ekitaldian parte hartzeko ez dela beharrezkoa dantzan ibiltzea, eta aurrez azaldutako adin horretako haur denek parte hartu dezaketela. Horregatik, iraileko festetako dantzaurrean parte hartzera deitu dituzte LH5eko eta LH6ko ikasle denak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide