Bakardadeaz eta zahartzaro aktiboaz hitzaldia antolatu dute Zestoan hilaren 16rako

Nerea Uranga 2025eko ekainaren 4a

Bakardadeaz izango da hitzaldia.

Hitzaldira bertaratu nahi dutenek ekainaren 11rako izena eman beharra daukate Zestoako kiroldegiko harreran.

Bakardade ez hautatutik zahartzaro aktiborako bidea izenburuko hitzaldia antolatu du Zestoako Udalak ekainaren 16rako (astelehena). Alonderon izango da solasaldia 18:30etik 20:00etara bitartean.

Hitzaldian parte hartzeko aurrez izena eman beharko dela adierazi dute antolatzaileek. Izena Zestoako kiroldegiko harreran eman behar da ekainaren 11 baino lehen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide