Gurea Kulturak aurkezpen festa antolatu du datorren ostegunerako, eta 20:00etan udaletxe azpiko arkupeetan elkartzen direnek Mahl Kobaten kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute.
Beñat Bidegainen bakarkako proiektua da Mahl Kobat. COVID-19aren itxialdi garaian hasi zen musikaria proiektu hori sortzen, Azalera taldean ibili eta gero. Zelan apurtu pertsona bat bakarkako lehen diskoa argitaratu du berriki.