Zestoako Zaintza Sareak plan estrategikoa aurkezteko bilerak egingo ditu auzoz auzo. Hain zuzen ere, sare horren nondik norakoak nahiz aurrera begirako erronkak azalduko dizkiete herritarrei, horretarako jarri dituzten bost hitzorduren bidez.
Lehen bilera asteazkenean egingo dute; Arroabean elkartuko dira, 18:00etan, Elkargunean. Ostegunean, berriz, Arroagoian egingo dute bilkura, 19:00etan, elkartean. Datorren asterako, ostera, hiru hitzordu jarri dituzte: astelehenean, 19:00etan, Iraetako Gure Ordeka elkartean; asteartean, 19:00etan, Lasaoko Haizetoki auzo etxean; eta asteazkenean, 18:30ean, Endoiako elkartean.