Baratzeetako izurriei eta gaixotasunei buruzko tailerra eskainiko dute asteazkenean

Julene Frantzesena 2025ko eka. 2a, 13:02

Furgobaratzako kide bat, Iraetan maiatzean egindako saioan. (Maddi Txintxurreta)

Furgobaratzaren saioa asteazkenean izango da, 18:00etatik 19:30era, Iraetako baratze parkean. Hirugarren tailer bat ere eskainiko dute, irailean, eta neguko baratzea izango dute hizpide.

Furgobaratzaren beste saio bat izango da asteazkenean Iraetako baratze parkean. Kimubat enpresak eta Zestoako Udalak antolatuta, baratzeetan ohikoak diren gaixotasunen eta izurrien inguruko tailerra eskainiko dute, 18:00etatik 19:30era bitartean.

Hirugarren saio bat ere gauzatuko dute: irailaren 18an izango da, eta neguko baratzea izango dute hizpide. Lehen saioa, berriz, maiatzean eskaini zuen Kimubatek, tomateei buruzkoa, eta saio haren kronika jaso zuen Gukak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide