Giro ederrean ospatu dituzte Pazko Jaiak Aizarnan

Ihintza Elustondo 2025ko mai. 31a, 17:10

Aizarnako Herri Elkarteak antolatuta, Pazko Jaiak ospatu dituzte Aizarnan. Artisauen azoka, haurren txokoa eta bazkaria izan dira goiz-eguerdi partean, trikitilariek lagunduta.

Aizarnako Herri Elkarteak antolatuta, Pazko Jaiak ospatu dituzte gaur Aizarnan. Ohi bezala, artisauen azoka izan da goizean plazan; aurtengoan, 11 postu jarri dituzte ondoko artisau eta eragileek: Aizarnako eskolako ikasleak, Amalda Biobotanika, Ametsen Txokoa, Ertxineko arrautzak, Iraia belarritakoak, Ixiar eta Lurdes akuarelak, Kike Kikorro, Lanaland, Maika Hand Made, Sara sendabelarrak eta Uxoa oihalezko osagarriak.

Bitartean, 11:30ean hasita, haurren txokoa martxan egon da, eta 14:30ean elkartu dira denak arkume errea bazkaltzera, sagardoak lagunduta. Trikitilariek girotu dute goiza, eta hainbat herritar animatu da baserritarrez janztera. Giro ederra sortu da.

(Argazkiak: utzitakoak)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide