43 urteko gizon batek 13 urteko alaba hil du bart, eta ondoren, bere buruaz beste egin du, Bilboko Udaltzaingoak zabaldutako informazioaren arabera. Hilketa salatzeko, mobilizazioa egin dute gaur arratsaldean Zestoan, Itaiak deituta. "Itaiatik gure babes eta elkartasun osoa helarazi nahi dizkiegu eraildako neskatoaren eta erasotutako emakumearen familiari eta ingurukoei", adierazi dute mobilizazioan.
"2025ean jadanik hiru emakume izan dira erailak Euskal Herrian. Horiez gain, duela aste batzuk Gasteizko emakume bat erail zuen bere senarrak Haron [Espainia]. Egunero argi eta garbi ikus dezakegu: indarkeria matxistak modu gordinean kolpatzen jarraitzen du emakume langileon bizitza. Indarkeria bikarioaren helburua ere horixe da: emakumearen gertukoren bat erasotzea, berak sufri dezan" nabarmendu dute.
Egoera horren aurrean, "matxismoaren aurkako kontzientziazio lana eta borroka indartzea beharrezkoak" direla azpimarratu du Itaiak.