Ekainaren 7an futbito txapelketa egingo dute Zestoan

Maddi Txintxurreta 2025eko maiatzaren 28a

Futbito partida bateko artxiboko irudia.

Herriko hainbat gaztek antolatu dute txapelketa. Ekainaren 2a baino lehen eman behar da izena, Gaztelekuan edo 688684029 telefonora whatsapp bat idatzita.

Hainbat gaztetxoren ekimenez eta Udalaren laguntzarekin, futbito txapelketa egingo dute ekainaren 7an, zapatuarekin, Zestoako kiroldegian. LHko 5. mailatik hasita Batxilergoko 2. mailako gazteek har dezakete parte. Horretarako, ekainaren 2a baino lehen eman behar da izena, Gaztelekuan edo 688684029 telefonora whatsapp bat idatzita.

Txapelketa bi multzotan sailkatuko da. Alde batetik, LHko 5. mailatik DBHko 2. mailara arteko ikasleak lehiatuko dira, eta bestetik, DBH 3tik Batxilergoko 2. mailara arteko ikasleak.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, taldeek bost eta zortzi jokalari artean izan behar dituzte. Bestalde, talde bakoitzak baloi bat eta bi koloretako kamisetak eraman beharko ditu txapelketara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide