Zaintzaren erronkez solasaldia eskainiko du Miren Arangurenek bihar Zestoan

Maialen Etxaniz 2025eko maiatzaren 19a

Zestoako Zaintza Sareak eta 3Z elkarteak antolatu dute saioa, eta Emagin elkarteko kide Miren Arangurenek eskainiko du hitzaldia.

Zaintzak, nondik begiratu etorkizuneko erronkei? izenburupean hitzaldia eskainiko du bihar, asteartez, Emagin elkarteko kide Miren Arangurenek Zestoako Alondero aretoan. Hain zuzen, Zestoako Zaintza Sareak eta 3Z elkarteak antolatu dute hitzaldia, horiek baitira gaiaren inguruko hausnarketan murgilduta dabiltzan eragileak. Hitzaldia 18:00etan hasiko da, eta ordubete ingurukoa izatea aurreikusten dute antolatzaileek. 

Arangurenek egungo zaintza sistemaren funtzionamendua ikuspegi feministatik aztertu du beste bi kiderekin batera, eta "bestelako ereduan pentsatzen hasteko gakoak" bildu zituzten Ez dadin bizitza eten liburuan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide