800 bat lagun izan dira Zestoako Erresistentzia Jaialdian

Aitziber Arzallus 2025ko mai. 18a, 20:45

Zestoako Gaztetxeko kideek eskerrak eman dizkiete jaialdira joandako guztiei, Defentsa Komunitateak egiten duen lana goraipatu du eta gaztetxeak defendatzera dei egin du.

800 bat lagun batu zituen atzo Zestoan, hango Gaztetxeak eta Defentsa Komunitateak antolatutako Erresistentzia Jaialdiak. 18:00etan hasita, Kaparrak, J Martina, Rodeo, La Txama, Ke lepo + Felix Buff, Hazas & Jagoba, Malakias MX3, Mutiko eta Eire taldeen kontzertuak izan ziren herriko plazan, kontzertu batetik besterako tarteak Mali DJak girotuta.

Langile kontrolpeko espazioak eskuratzeko, mantentzeko eta indartzeko tresna da Erresistentzia Kutxa, eta horri ekarpena egiteko antolatu zuten atzoko Erresistentzia Jaialdia. Eta horixe nabarmendu zuten Zestoako Gaztetxeko kideek ere, jaialdian egin zuten hitzartzean. Eskerrak eman zizkieten jaialdira joandako guztiei, Defentsa Komunitateak egiten duen lana goraipatu zuten eta gaztetxeak defendatzera dei egin zuten.

Jaialdiarekin eskuratutako dirua Zestoako Gaztetxearen aldeko borrokagatik epaitutako kideen isunak ordaintzera bideratuko dute, besteak beste. 

(Argazkiak: Utzitakoak eta Defentsa Komunitatea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide