Trantsizio ekosoziala gai hartuta, Zestoako EH Bilduk batzarra deitu du datorren ostegunerako. 18:30erako jarri dute hitzordua Alonderon, eta Iñaki Odriozola eta Aitor Ossa zinegotziek sozioekonomiaren eta trantsizio ekologikoaren arloetan zer lan egiten ari diren azalduko dute.
Gaikako bilerei ekingo die koalizioak herrian, eta landuko duten lehen gaia "mamitsua" izango dela adierazi dute. "Gaia lehen lerrora ekarri, eta horren bueltan Zestoan zer norabidetan ari garen, nora jo nahi dugun, proposatzen diren bideak zein diren eta abar partekatuko dugu", azaldu dute EH Bilduko kideek.