Potx pailazoarekin, arratsalde atsegina igaro dute Arroabean

Aitziber Arzallus 2025eko maiatzaren 16a

Gaur, 21:00etan hasita, auzotarrek afaria egingo dute Ederki elkartean. Bihar, berriz, festetako azken jarduera gisa, mus txapelketa jokatuko dute 16:00etatik aurrera, Ederki elkartean hori ere.

Atzo hasi eta bihar bukatuko dituzte San Isidro jaien ospakizunak Arroabean; beraz, gaur festa bete-betean, badute zertaz gozaturik auzotarrek. Arratsaldean, jendetza batu da frontoian Potx pailazoaren ikuskizuna zela eta. Umeei zein helduei, denei parte hartuarazi die saioan, eta tarte atsegina igaro dute dozenaka herritarrek.

Potx pailazoaren emanaldiaren atzetik, haurrentzako bingoa eta buruhandiak izan dira, eta 21:00etan hasita, afaria egingo dute Ederki elkartean. 

Bihar, larunbata, 16:00etan hasita, mus txapelketa jokatuko du, hori ere Ederki elkartean, eta horrekin bukatuko dituzte aurtengo sanisidroak. Mus txapelketan parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena; hain zuzen ere, orduerdi lehenago zabalduko dute izen ematea (15:30).

Gaur, ostirala

  • 21:00. Afaria, Ederki elkartean.

Bihar, larunbata

  • 16:00. Mus txapelketa, Ederki elkartean. Izen ematea 15:30ean irekiko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide