Ardo dastaketa egingo dute maiatzaren 24an Zestoan

Julene Frantzesena 2025ko mai. 12a, 14:05

Iazko dastaketako irudia.

Herritarrek hamabi upategitako askotariko ardoak dastatu ahal izango dituzte. 12:30etik 14:30era egingo dute dastaketa, kiroldegiko aterpean. Ustekabe txaranga ariko da giroa alaitzen.

Ardo dastaketa egingo dute maiatzaren 24an, larunbatez, Zestoan. Laiak saltokiak antolatutako egitasmoaren hamargarren edizioa izango da aurtengoa, eta herritarrek hamabi upategitako askotariko ardoak dastatu ahal izango dituzte.

Kiroldegiko aterpean egingo dute dastaketa, 12:30etik 14:30era, eta Ustekabe txaranga ariko da giroa alaitzen. Gainera, edatekoari laguntzeko, hainbat pintxo ere dastatu ahal izango dituzte hala nahi dutenek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide