Igandean Senperen ospatuko den Herri Urratsera autobusez joateko aukera zabaldu du Portale kultur elkarteak. 09:30ean abiatuko da autobusa beheko estaziotik, eta 19:00etan egingo du buelta Senperetik.
Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festara autobusez joan nahi duten herritarrek aurrez izena eman beharko dute esteka honetan. Pertsonako 15 euroko kostua izango du bidaiak, eta autobusean bertan ordaindu beharko da.