Giro ederra lagun, jaiak ospatzen ari dira Ibañarrietan

Andoni Elduaien 2025eko maiatzaren 4a

Meza nagusiaren ondoren, haurrentzako jolasak eta Zapo Jokoa egin dituzte auzoan. Arratsaldean, magia ikuskizuna eta herriko kirol jaialdia izango dira auzoan.

Zestoako Ibañarrieta auzoan santakutzak ospatzen ari dira gaur, igandea. 12:00etan, ohiko moduan, meza nagusia egin dute Santo Kristo ermitan, eta ondoren, umeentzako jolasak zein Zapo Jokoa izan dira. Auzotarrak eta hara joandako zenbait lagunek parte hartu dute goizeko ekintzetan.

Nolanahi ere, arratsaldean izango du jarraipena festak. 17:00etan, berriz, Iago Magok ikuskizuna eskainiko du, eta herri kirol erakustaldiarekin amaituko dituzte auzoko festak, 18:30ean. Honako hauek parte hartuko dute: Jon Unanue Goenatxo III.a eta Xabier Aranbururen Guzta harri jasotzaileak eta Eneko Otaño zein Eneko Saralegi aizkolariak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide