Antton Olaizola etxeratzea eskatu dute Zestoan

Andoni Elduaien 2025eko maiatzaren 3a

Herriko plazan egin zuten elkarretaratzea. (Zestoako Sare)

20:00etan elkartu ziren herriko plazan hainbat herritar, helduen danborradaren atarian. 

Atzo, Santa Kutz egunaren bezpera, Antton Olaizola deportatu zestoarraren etxeratzea eskatzeko elkarretaratzea egin zuten. Sarek deituta, herriko plazan elkartu ziren 20:00etan dozenaka lagun. Antton etxera zioen pankartaren atzean, elkartasun argazkia atera zuten. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide