Ohiko osagaiekin, ostiralean hasiko dira santakutzak Zestoan

Maialen Etxaniz 2025ko api. 28a, 16:27

Zestoako haurren danborrada, iaz. (Nerea Uranga)

Ostiral gauean egingo dute helduen danborrada, 22:30ean hasita. Haurren txanda, berriz, larunbatean izango da, eta 18:00etan hasita egingo dute danborrada. 

Zestoarrak santakutzetarako atzera kontaketan murgildu dira. Gaur, astelehenez, hasiko dituzte haurren eta helduen danborradarako entseguak, eta ostiralean ekingo diete festei. Hain zuzen, maiatzaren 2 goizean hasiko dira festetarako prestatutako ekintzekin. 11:00etan Santakutzetako Pilota Txapelketaren finalak jokatuko dituzte pilotalekuan. Arratsaldean ere kirolaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek, 17:00etan hasita Herriarteko Pilota Txapelketaren barruko partida jokatuko baitute Abauntzuko pilotariek. Zestoarrek Lazkao hartuko dute etxean. 

Ondoren, 19:00etan, botako dute jaiei hasiera emateko suziria udaletxetik, Idiakaitz Txistulari taldeak eta Azpeitiko zein Zestoako Udal musika bandek lagunduta. 

Ostiral gauean egingo dute helduen danborrada, 22:30ean hasita, eta honako talde hauek parte hartuko dute: Gure Txokoa eta Gaztetxea (Zestoako bandak girotuta),Trapuzarrak eta Zitxontarrak (Ustekabe txarangarekin), Ipintza eta Lauiturri (Zumai txarangarekin) eta Aldrebesak eta Atabalak (Azpeitiko musika bandarekin).

Hona hemen 2025eko santakutzetako egitaraua:

Maiatzak 2, ostirala:

  • 11:00. Santakutzetako Pilota Txapelketako finalak.
  • 19:00. Jaien hasiera. Kalejira Idiakaitz Txistulari taldearekin eta Azpeitiko nahiz Zestoako bandekin.
  • 22:30. Helduen danborrada. Elkarte eta taldeak: Gure Txokoa eta Gaztetxea (Zestoako banda): Trapuzarrak eta Zitxontarrak (Ustekabe txaranga), Ipintza eta Lauiturri (Zumai txaranga); Aldrebesak eta Atabalak (Azpeitiko banda).
  • Ondoren, Ustekabe Txaranga.

Maiatzak 3, larunbata:

  • 10:30. Idiakaitz Txistulari taldearen diana.
  • 12:00. Erremontari herriz herri erremonte jaialdia, kiroldegian.
  • 18:00. Umeen danborrada.
  • 20:00. Ane eta Amets trikitilarien erromeria udaletxeko arkupean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide