Zestoako Ibañarrieta auzoan santakutzak ospatuko dituzte datorren igandean, eta hainbat ekintza izango dira eguerditik arratsaldera bitartean. 12:00etan, ohiko moduan, meza nagusia egingo dute Santo Kristo ermitan, eta ondoren, umeentzako jolasak zein Zapo Jokoa izango dira. 17:00etan, berriz, Iago Magok ikuskizuna eskainiko du, eta herri kirol erakustaldiarekin amaituko dituzte auzoko festak, 18:30ean. Honako hauek parte hartuko dute: Jon Unanue Goenatxo III eta Xabier Aranbururen Guzta harri jasotzaileak eta Eneko Otaño zein Eneko Saralegi aizkolariak.