Astelehenetik asteazkenera egingo dituzte santakutzetako danborradetarako entseguak

Mailo Oiarzabal 2025eko apirilaren 26a

Haurrek 15:00etan eta helduek 20:00etan egingo dituzte saioak hiru egunetan, kiroldegiko atarian. Datorren ostiralean egingo dute helduen danborrada, eta gaur zortzi, Santa Kutz egunarekin, umeena.

Datorren asteburuan, ostiralean eta larunbatean, ospatuko dituzte Santa Kutz festak Zestoan. Aurten ere danborradak izango dira santakutzen ardatza: egun nagusiaren bezperan, ostiralean, maiatzak 2, gauean irtengo dira helduak danborrak eta txapak astintzera; eta gaur zortzi, Santa Kutz egunarekin, maiatzaren 3an, izango da umeen txanda.

Baina festetan murgildu aurretik, danborradak prestatzekoi entseguak ere egingo dituzte datorren astean zestoarrek. Hain zuzen ere, astelehenean, asteartean eta asteazkenean –apirilak 28, 29 eta 30– danbor hotsak eta danborradako doinuak nagusi izango dira kiroldegiko atarian, hantxe egingo baituzte entseguak haurrek zein helduek.

Haur danborradarako entseguak 15:00etatik 16:30era egingo dituzte hiru egunetan, eta helduen saioak 20:00etan hasiko dira. Helduek bandarekin egingo dituzte asteleheneko eta asteazkeneko entseguak, eta megafoniarekin, asteartekoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide