Ekainaren 21ean egingo dute XXIII. Zestoako Ibilaldi Neurtua

Ane Olaizola 2025ko api. 16a, 10:52

Zestoako Ibilaldi Neurtua, artxiboko irudi batean. (Mikel Anakabe)

Bi ibilbide izango ditu Agiro mendi klubak antolatutako ibilaldi neurtuak, eta maiatzaren 17tik aurrera eman ahal izango da izena.

Zestoako Ibilaldi Neurtua antolatu du Agiro mendi klubak 23. urtez ekainaren 21erako, eta izen-ematea maiatzaren 17an zabalduko badu ere, dagoeneko hainbat xehetasun eman ditu. Ohi bezala, bi ibilbide izango dituzte aukeran mendizaleek: bata 20 kilometro eta 458 metroko desbibela duena, eta 27 kilometro eta 504 metroko desnibela duena, bestea. Betiko moduan, Aizarnazabal, Indamendi, Urdaneta, Bekola eta Aizarna zeharkatuko ditu ibilaldi neurtuak.

Ibilbide luzeko parte hartzaileak 07:00etan aterako dira, eta aldiz, motzekoak, 08:00etan. Ibilbidea Zestoan hasi eta bukatuko dute, eta han parte hartzeko hamabost euro ordaindu beharko du herritar bakoitzak; trukean opari bana jasoko dute horiek. Antolatzaileek maiatzaren 17an zabalduko dute izen-ematea herrikrosa.eus atarian, eta parte hartzaileek ekainaren 19ra bitartean eman ahalko dute izena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide