Joan den asteburutik Zestoako Gazte Asanbladaren 36. urtemugako ospakizunetan murgilduta izan da, eta gaurko egun osoko egitaraua dute antolatuta. 11:00etan hasita, Arauntza YK riders taldearen gurpil gaineko ikuskizunarekin gozatzeko aukera izan da zuzeneko musikarekin, Zubiaurreko pump truck zirkuituan. 13:00etan, Euskal Herriko gaztetxeei elkartasuna adierazteko argazkia egingo dute, eta 14:00etan bazkaltzeko elkartu dira gazte asanbladako kideak.
Arratsaldean segida izango du jaiak, 19:00etan hasita poteo musikatua izango da, eta 22:00etan hasita, bertsio gaua egingo dute, mikro irekiarekin.