Santa Kutz jaien barruan, maiatzaren 2an, ostiralez, egingo dute Zestoan helduen danborrada, eta ekitaldi horri buruzko bilera deitu du udalak astearterako.
Danbor festan parte hartzen duten talde guztietako ordezkarientzako prestatu du erakundeak bilera; izan ere, udalak jakin nahi du danborradan zenbat lagunek parte hartuko duten, horren arabera ibilbidea-eta zehaztu ahal izateko. Bilera Kultur Etxearen sarrerako gelan egingo dute, 19:00etan hasita.
Santa Kutz jaietan helduen danborrada ez ezik, umeena ere egingo dute. Haurren txanda maiatzaren 3an, larunbatez, izango da.