Artisau azokarekin hasi dituzte Zestoako Gazte Asanbladaren 36. urteurreneko ospakizunak

Aitziber Arzallus 2025ko api. 6a, 16:51

Ospakizunen egitarauan aurreneko jarduera izan da gaurko azoka. Eskualdeko hogei bat artisauk jarri dute postua herriko plazan, eta eguraldia lagun, etenik gabea izan da herritarren joan etorria. 

Bitxiak, ukenduak, arropa, garagardoa, egurrezko jostailuak, poltsak, hariz egindako erretratuak eta eskuz egindako beste hamaika produktu berezi ikusteko eta erosteko aukera izan dute gaur goizean Zestoako plazara bertaratu diren herritarrek. Eskualdeko hogei bat artisauk jarri dituzte postuak, Gazte Asanbaladaren 36. urteurreneko ospakizunekin hasteko antolatu duten lehen jardueran, eta erantzun ona izan du egitasmoak, eguraldi ederra lagun, etenik gabea izan baita herritarren joan etorria. 

Gaurko azokak ireki duen egitarauak, jarraipena izango du datozen asteetan ere, eta egun handia apirilaren 12a izango da; orduan ospatuko dute gazte asnbladaren urtemuga eguna. Hilaren 15ean Santakutzetako batzar irekia egingo dute, 19:00etan hasita Gaztetxean, eta festen prestaketekin jarraituko dute hurrengo egunetan ere; hain zuzen, auzolanak egingo dituzte hilaren 17an, 22an eta 24an. Azken egun horretan ping-pong txapelketa eta pintxo poteoa egingo dituzte.

(Argazkiak: Maria Maya Manterola)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide