Larunbatean jokatu zuten Zestoako Gurutzeaga Txirrindularitza Taldeak antolatutako kadete mailako Arroako V. Txirrindularitza Saria, 16:00etan hasita. Amets Egiguren (Cafe Dromedario Flotamet) izan zen nagusi, eta haren atzetik sartu ziren helmugara Oinatz Arruti (Andoaingo Txirrindularitza Eskola) eta Unai Aranburu (Inoxcra Beasain), hurrenez hurren. Taldekako sailkapenean, berriz, Ulma-Aloña Mendi izan zen nagusi.
Guztira 51 kilometro osatu zituzten txirrindulariek: Sansinenea industrialdean hasi ostean, Narrondora hartu, Aizarnazabal eta Iraeta zeharkatu eta azken itzulian Arroaerrekara igo ziren txirrindulariak, handik Arroagora eta berriz Sansinenea industrialdera itzulita lasterketari amaiera emateko.
(Argazkiak: Danbolin)