Argindarraren faktura hobeto ulertzen laguntzeko zein energia autokontsumoaren gaineko hainbat kontu hizpide hartuta, Argindar faktura eta autokontsumoa izeneko hitzaldi-tailerra emango dute etzi, osteguna, Arroabeko Elkargunean, 18:00etatik aurrera.
Zestoako Argiolak antolatuta, Hernaniko (Gipuzkoa) Enherkom energia komunitateko Fermin Arruabarrenak gidatuko du saioa. Argindar fakturak ulertzeko azalpenak eta aurrezteko aholkuak zein autokontsumoaren gaineko oinarrizko informazioa emango ditu Arruabarrenak etzi, Hernaniko proiektu fotovoltaikoen nondik norakoak ere azalduko ditu, eta Arroako proiektu fotovoltaikoan parte hartzearen onurak ere bai.
Osteguneko hitzaldi-tailerrera joateko asmoa dutenei argindar faktura bat eramatea eskatu diete antolatzaileek.