Udaberri Sariko bi final jokatuko dituzte bihar Abantzuko pilotariek Alegian

Mailo Oiarzabal 2025ko mar. 20a, 16:29

Zestoako kadeteak, biharko finalerako prest. (Abantzu)

Julen Odriozolak eta Oier Alonsok nagusien eskuz binakako Lehen Mailako finala jokatuko dute; eta kadeteen Bigarren Mailakoa, berriz, Mikel Zabalak eta Oinatz Izagirrek.

Gipuzkoako Udaberri Sariko eskuz binakako lehendabiziko hiru finalak jokatuko dituzte bihar arratsaldean Alegiako Elorri pilotalekuan, eta hirutik bitan ordezkariak izango ditu Zestoako Abantzu elkarteak.

Julen Odriozolak eta Oier Alonsok nagusien Lehen Mailako finala jokatuko dute Errenteriako Epleko Imanol Odriozolaren eta Iker Urmenetaren kontra. Kadeteen Bigarren Mailan, berriz, Mikel Zabalak eta Oinatz Izagirrek ordezkatuko Abantzu, etxean ariko diren Intxurreko Egoi Garaikoetxearen eta Haritz Leoren kontrako finalean.

19:15ean hasiko da lehen finala bihar Alegian. Zestoakoak bigarren eta hirugarren partidetan ariko dira, kadeteak bigarrenean eta nagusiak hirugarrenean, hain zuzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide