Zestoako Udalak jakinarazi duenez, asteartetik –martxoak 11– aurrera erabilgarri egongo da Zestoako geltoki berria. GI-631 errepidearen ondoan, Azpeitiko noranzkoan, egokitu dute autobus geltoki berria. Oraingoz, geltoki berrira Enekosauztegi kaletik joan beharko da; izan ere, autobus geltoki zaharra itxi egingo dute, egokitzapen lanekin jarraitu ahal izateko.