Rodeok ‘X’ izeneko lan berria kaleratu du

Maddi Txintxurreta 2025eko martxoaren 5a

Rodeo taldeak disko berria eman du.

X izena eman dio Zestoako taldeak gaur, asteazkenarekin, kaleratu duen lan berriari. Plataformetan entzungai dago jadanik.

Zestoako Rodeo taldeak plataforma digitalen bidez argitaratu du bere disko berria, X. Laster eskuragarri izango da formatu fisikoan ere eta martxoaren 21etik aurrera aurkeztuko du lana oholtzetan.

Taldeak sare sozialetan azaldu duenez, Eñaut Gaztañagak grabatu eta masterizatu du diskoa Zestoako Gaztain Estudioan, eta Patana Records eta Bonberenea Ekintzak etxeen zigiluekin argitaratu da.

Hilabete honetan hasiko du Rodeok lan berria aurkezteko kontzertu sorta, martxoaren 21ean Tolosako Bonberenean hasita. Eskualdean ere arituko dira: apirilaren 11an, Aitzealdenk egitasmoaren baitan, Azpeitiko Sanagustinen oholtzaratuko dira Ezpalak-ekin batera. Apirilaren 26an Zumaiako San Telmoetan izango dira eta maiatzaren 17an Zestoan.

Gainontzean, honakoak dira Rodeok iragarri dituen kontzertuak:

Martxoak 21. Tolosa, Bonberenea (+ Wet Cactus).

Martxoak 22. Hondarribia, Psylocibenea (+ Wet Cactus).

Apirilak 4. Leitza, Atekabeltz Gaztetxea (+ Ezpalak).

Apirilak 11. Azpeitia, Sanagustin (+ Ezpalak).

Apirilak 26. Zumaia.

Maiatzak 10. Sar, Urrats gaua.

Maiatzak 16. Gasteiz, Jimmy Jazz (+ Ezpalak.

Maiatzak 17. Zestoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide