Magma Mia bakarrizketa saioa eskainiko du Beatriz Egizabalek ostiral arratsaldean Zestoako Portale kultur elkartean. Hain zuzen, 18:30ean hasiko da ikuskizuna, eta irekia izango da. Horrenbestez, nahi duen oro bertara daiteke.
Horrela dio ikuskizunaren sinopsiak: "Haserre nago, sutan nago, irakiten nago... gehiegizko presioa eta zulo guztiak itxita mantentzeko hezi naute. Sumendia lehertzear dago, Magma mia!". Feminismoa da ikuskizunaren ardatza, eta artistak umoretik hausnarketara gonbidatzen ditu ikusleak.